Imagen

ZERBITZUAK

>>Posturologia

Oina, gorputz-jarreraren erregulatzaile garrantzitsua da. Oinak esaten digu lurrarekiko zein jarreratan dagoen gorputza. Horregatik, guk, posturologook, jarrerarako barne-zolen bidez jarrera maneiatzen dugu, posizio txar batek ekar ditzakeen min desberdinak hobetuz. Bizkarreko minak adibidez: zerbikalak, dortsalak, gerrialdeak, hanken nekea, belaunetako mina, eta abar.

Paziente batek ongi zapaltzen ez duenean, jarrera ezegokia ematen dio gorputz osoari, gorputz osoko giharretan tentsioak sortuz. Horregatik, gorputz-jarreraren azterketa zehatza egiten dugu, eskuzko testak eta presio-plataformak eta estabilometria erabiliz, paziente bakoitzak behar duen tratamendua aukeratzeko. Horrela, gorputz-jarrera nabarmen hobetzea lortzen dugu, sintomak hobetuz eta denborarekin sor daitezkeen min berriak ekiditea lortuz. Jarrerazko barne-zolak oso finak dira, maila propiozeptiboan lan egiten baitute, 1-3 mm.etan, eguneroko oinetakoak erabil daitezkeelarik.

>>Gehiago irakurri