Zerbitzuak

Oinaren eta Posturaren azterketa. Postural Barne-zolak.

Oina, gorputz-jarreraren erregulatzaile garrantzitsua da. Oinak, gure gorputza lurrarekiko zein jarreratan dagoen esaten digu. Horregatik, guk, posturologook, jarrerarako barne-zolen bidez jarrera maneiatzen dugu, posizio txar batek ekar ditzakeen min desberdinak hobetuz. Bizkarreko minak adibidez: zerbikalak, dortsalak, gerrialdeak, hanken nekea, belaunetako mina, eta abar.

Barne-zolak oso finak dira, maila propiozeptiboan lan egiten baitute, 1-3 mm.etan, eguneroko oinetakoak erabil daitezkeelarik.

Zergatik etorri jarrerarako barne-zolak egitera?

Lehen kontsultara gorputz-jarreraren azterketa burutzera eta ondoren jarrerarako barne-zolak egitera datorren pazientea arrazoi desberdinak bultzatua etor daiteke:

  • Pazienteak ez du minik baina urrats eta gorputz-jarreraren azterketa egitera dator.
  • Pazienteak ez duela ondo zapaltzen nabarmentzen du nahiz eta oraindik minik ez izan.
  • Pazienteak mina du oinean, orkatilan, belaunean, aldakan, bizkarrean, eta abar.
  • Pazienteak gorputz asimetria agertzen du (sorbalda bat bestea baino altuagoa, aldaka bat bestea baino altuagoa, hanka luzeago bat, eta abar).
  • Pazienteak forma-anormaltasunen bat agertzen du oinean juanikoteak, mailu-behatzak, eta abar bezalakoak.
  • Umeen kasuan, gurasoak hainbat seinalez ohartzea: oin bat asko irekitzen duela, oin bat barrura sartzen duela, belaunak elkartzen dituela, hanka-puntetan ibiltzen dela, baldartasuna, eta abar.
  • Beste osasun zerbitzuetatik bideratua izatea: traumatologoak, osteopatak, fisioterapuetak, eta abar.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies
Scroll to Top
Scroll to Top